[itzul] mm.c.d.a.

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Or, Urr 28, 17:49:20, CEST 2005


Presioa neurtzeko erabiltzen den unitateetako bat da. Nolanahi ere, zuk
jarri duzun jatorrizko testua <mm.c.d.a.> gaizki dago, hori ez dago
onartzerik gaztelaniaz; onartezina da 'mm' ikurrari puntua jartzea.

Ingelesez, honela:
<inch of water column> Eta ikurra:<in WC>

Hazbeteak erabili beharrean, milimetroak erabiltzen badira:
<millimeter of water gauge> Eta ikurra: <mm WG>

Honela ere esaten diote ingelesez:
<millimeter of water> Eta ikurra: <mm H2O>

Beraz, ingelesez, bi ikur erabiltzen dira: <mmH2O> eta <mm WC> (<inch of
water column> eta ikurra:<in WC> ere erabiltzen da)

Frantsesez <mm CE> ikurra erabiltzen da (CE: colonne d'eau); baita <mm H2O>
ere
Alemanez <mm WS (WS: Wassersäule); baita <mm H2O> ere

Gaztelaniaz, <mm H2O> ikurra ere erabiltzen da

Unitate hori ez da SI sistemakoa (SI sistemakoa pascal-a da, eta ikurra Pa
da). Horregatik, nazioartekoa ez delako, aldatu egiten da hizkuntzatik
hizkuntzara. Euskaraz, bi modutara eman daiteke, nik uste:

<mmH2O> (kontuan izan '2' hori azpiindizea dela), edo, bestela, beste
hizkuntzetakoa itzuliz, <mm UZ> ('UZ' hori 'ur-zutabea' izango litzateke,
jakina).

Nik <mm H2O> erabiliko nuke, hori erdara nagusietan erabiltzen baita, eta bi
osagaiak, 'mm' eta 'H2O', nazioartekoak baitira. Errazago ulertuko da
(irakurleak ez du 'UZ' hori deszifratu beharko). Gainera, horren antzekoa da
'mm Hg' ikurra ere, aski ezaguna eta erabilia (zutabean ura egon beharrean
merkurioa dagoenean erabiltzen da).

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Ana Martin
Enviado el: viernes, 28 de octubre de 2005 16:00
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] mm.c.d.a.


Iturgintzako testu batean



Adibidez, "pérdida de la caldera en mm.c.d.a."

Esan didatenez "milímetros (de, en..) columna de agua" da. Ez dut aurkitzen
gaztelania ez den beste hizkuntza batean nola esaten den. Nazioarteko
laburdurarik dagoen badakizue?



Eskerrik asko

Ana




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago