[itzul] Escampavia

Alberto Martinez de la Cuadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Al, Ira 5, 09:47:23, CEST 2005


Galdera orain aste batzuk eginikoa da, baina oporretan izan naiz eta
ezin izan dut lehenago erantzun.
Aingeru Astuiren arabera, «escampavía» hau da:

«"Escampavía" ontzi txiki eta arina zan, gerrakoa, eta gerrako barku
batetik bestera edota porturik portura mezuak eta errekaduak eroateko,
edota itsasoan areriorik dagoen edo ez "begiradak" egiteko erabiltzen
zan. Euskerazko izena "trinkadora" da (erderaz "trincadura", baina
euskeratik hartua nere ustez).»

Eneko Barrutiaren hiztegian «trinkadore» agertzen da (Mundakan batua).
Beharbada Bermeon batek baino gehiagok entzunda edukiko du «Bermioko
portuen» kanta: «...etzo itxi trinkadoriek, barrabaskeije ein barik»

Potinak eta txalupak arrantza-ontziak ziren eta XX. mendearen hasieran
baporeekin ordezkatzen hasi ziren.

Alberto

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: miércoles, 10 de agosto de 2005 9:15
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Escampavia


Mila esker «escampavía» argitu eta itzultzeko eman diguzuen 
laguntzagatik. Batzuenak et abesteenak entzunda gero, bi irtenbide hauek

otu zaizkigu (esaldia osorik doa, egoera hobeki uler dezazuen):

1 - Estropadan “Nautilus” ontziko txalupa bat eta Getariako txalupa 
“bide-erakusle” bat erabili zituzten.

2 - Estropadan “Nautilus” ontziko txalupa bat eta Getariako potin “ontzi

aurreko” bat erabili zituzten.

Bietatik zein hobetsiko zenukete? Zein iruditzen zaizue ulergarriago?

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago