[itzul] Escampavia

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Ira 5, 10:39:07, CEST 2005


> Aingeru Astuiren arabera, «escampavía» hau da:
> 
> «"Escampavía" ontzi txiki eta arina zan, gerrakoa, eta gerrako barku
> batetik bestera edota porturik portura mezuak eta errekaduak eroateko,
> edota itsasoan areriorik dagoen edo ez "begiradak" egiteko erabiltzen
> zan. Euskerazko izena "trinkadora" da (erderaz "trincadura", baina
> euskeratik hartua nere ustez).»
> 
> Eneko Barrutiaren hiztegian «trinkadore» agertzen da (Mundakan batua).
> Beharbada Bermeon batek baino gehiagok entzunda edukiko du «Bermioko
> portuen» kanta: «...etzo itxi trinkadoriek, barrabaskeije ein barik»

Susmoa baino gehiago genuen bere izena izango zuela «escampavía» horrek 
euskaraz, baina ezin izan genuen garaiz aurkitu.

Argitalpena (Donostiako Untzi Museoak antolatu duen «Estropadak» 
erakusketaren katalogoa, 
http://www.gipuzkoa.net/kultura/museos/um/euskara/01untzie.htm) kalean 
da tamalez, baina hurrengo baterako oso gogoan izango ditugu Albertok 
emandako azalpen zehatz eta ongi dokumentatuak. Mila esker, beraz.

Harrigarria da zenbat gauza ikasten ahal ditugun ItzuLen :-)

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago