[itzul] jentilizioak
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Ira 5, 12:16:49, CEST 2005
> Egun on, Jentilizioei buruzko zalantza batekin nator. Ez nago ziur
> pertsona eta pertsona ez direnak izendatzeko jentilizioa
> berdin-berdin erabil daitekeen edo ez. Esaterako, zuzena al da,
> emakume kubatarra esaten den bezala kanta kubatarra edo janari
> kubatarra esatea? Edota kultura txinatarra / Txinako kultura? Musika
> talde ingelesa/ Ingalaterrako musika taldea?
EGLUko lehen liburuko 244-245 orrialdeetan aurkituko duzu zure
zalantzaren erantzuna. Hona EGLUk dioena, hitzez hitz:
«Badirudi -(t)ar bidez osaturiko adjektiboek (+gizaki) motako izenei
lagun diezaieketela. Hala ere hor dugu "liburu eskuarra", adibidez.»
Bestalde, kontuan eduki behar da, nire ustez, adjektibo jentilizioen
lekuaz dioena:
«Eskuarki, hortaz, adjektiboa izenaren ondotik doa. Salbuespenak -dun
eta (t)ar atzizkiez osaturikoak dira (eta bigarrenen baliokide
maileguzkoak)».
Beraz, hobe «lapurtar idazlea», «errusiar dantzaria» eta abar.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago