[itzul] jentilizioak

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Ira 5, 12:43:01, CEST 2005


70eko hamarkadan eta laurogeiko hasieran indartsu zebilen joera batek -dun
eta -(t)ar atzetik jartzea hobesten zuen, ia aukera bakartzat, aditzondoen
moduan. Badirudi, hala ere, -dun eta -(t)ar, -(z)ko bezala (oinarrizko
gauzak normala, baina gauza oinarrizkoak ere zilegi), berez aurretik direla,
nahiz eta atzetik ere zuzenak diren (ustez, eta Euskaltzaindiari ezer
zuzendu nahi barik), eta ez alderantziz, orain hogeitaka urte aldarrikatzen
zuten moduan.

Bestalde, gaur ez naiz guztiz esnatu edo, baina ez dut ulertzen Gotzonek
ekarri digun Euskaltzaindiaren esaldi horretan kako artean dagoena ("eta
bigarrenen baliokide maileguzkoak"):

«Eskuarki, hortaz, adjektiboa izenaren ondotik doa. Salbuespenak -dun 
eta (t)ar atzizkiez osaturikoak dira (eta bigarrenen baliokide 
maileguzkoak)».

Ingeles, frantses, aleman, katalan, galego, portuges eta antzekoez ari da?
Aurretik ipini beharra lausoago ikusten dut. Beharbada, joera haren morroi
naiz oraindik...

Jon Agirre
Bizkaia

Oharra: traste honek ez dit uzten letrakera etzanak ipintzen ez
letra-tamaina aldatzen, edo nik ez dakit egiten; baina argiak zaretenez
ulertuko duzue hala ere.

-----Mensaje original-----
De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net] 
Enviado el: lunes, 05 de septiembre de 2005 12:17
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] jentilizioak

 > Egun on, Jentilizioei buruzko zalantza batekin nator. Ez nago ziur
 > pertsona eta pertsona ez direnak izendatzeko jentilizioa
 > berdin-berdin erabil daitekeen edo ez. Esaterako, zuzena al da,
 > emakume kubatarra esaten den bezala kanta kubatarra edo janari
 > kubatarra esatea? Edota kultura txinatarra / Txinako kultura?  Musika
 > talde ingelesa/ Ingalaterrako musika taldea?

EGLUko lehen liburuko 244-245 orrialdeetan aurkituko duzu zure 
zalantzaren erantzuna. Hona EGLUk dioena, hitzez hitz:

«Badirudi -(t)ar bidez osaturiko adjektiboek (+gizaki) motako izenei 
lagun diezaieketela. Hala ere hor dugu "liburu eskuarra", adibidez.»

Bestalde, kontuan eduki behar da, nire ustez, adjektibo jentilizioen 
lekuaz dioena:

«Eskuarki, hortaz, adjektiboa izenaren ondotik doa. Salbuespenak -dun 
eta (t)ar atzizkiez osaturikoak dira (eta bigarrenen baliokide 
maileguzkoak)».

Beraz, hobe «lapurtar idazlea», «errusiar dantzaria» eta abar.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago