[itzul] tenperaturak zero azpitik / zero azpiko tenperaturak

Iratxe Lopez Basarrate Basarrat a bildua santillana.es
Ast, Ira 8, 11:21:00, CEST 2005


Sintaxi-mailakoa da nire zalantza. Nola ematen duzue egitura hori? Ereduzko prosa gaurren begiratzen ibili naiz, eta adibide gehienetan sintagma solte moduan ematen dute. Baina ez al da egokiagoa *ko bidez nominalizatzea?

"Eguzkiak jotzen duen lekuetan 450 gradura irits daiteke, baina gerizpean edo kraterretan zero azpitik 200 gradura ere irits daiteke." (interpretazio bihurriak ere egin daitezke; adibidez: *1 gradutik + 200 gradura iristen dela.)

"Euren ontziak, baina, izozkailu baten antz handiagoa du, barruan 80 gradu zero azpitik daudelako. (eta ez dakit zenbat gradu zero gainetik.)

"Lyonen atzo goizean zero azpitik 2 gradu zeuden." (eta 20 zero gainetik)

"Gau hartan hamar graduraino beheratuko zen zero azpitik." (!!)

Ez al da argiagoa honako hau? 

"Hegoaldea aski epela da, tenperaturak zero azpiko seitik zero gaineko zazpira bitartean mugitzen baitira; iparraldea, berriz, oso hotza, zero azpiko hogeita hamar graduko tenperaturekin."








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago