[itzul] Arbi sail, soro...?

Mendiola Agirre, Aitzol (Educación) aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
Ast, Ira 8, 14:59:27, CEST 2005


arlo edo alor ere erabil daiteke horretarako.

Nik etxean baina, artotza (ziurrenik artatzatik -artadi- bereizteko), nabotza, azatza eta horrelakoak entzun izan ditut beti.

Durango inguruko herrietan,eguen zuri egunean, eskean ibili eta etxeren batean ezer ematen ez zutenean kantatzen diren/ziren kopletako batek ere:

Erbi txikia azatzan 
erbi nausia babatzan 
etxe honetako uzaba jaune 
bera beteko kakatzan 


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de aztiri
Enviado el: jueves 8 de septiembre de 2005 13:54
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Arbi sail, soro...?


Eguerdi on. Testu batean arbiak landatuta dauden lur-zati bat eta azak 
landatuta dauden beste bat aipatu behar ditut. Ba al dakizue nola esaten 
zaien lur-zati horiei?
"Arbi sail", "arbi soro"?
"Aza sail", "aza soro"?
Ea laguntzen didazuen.
Edurne


>  
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago