[itzul] kutsadura/Poluzio

inaki irazabalbeitia ixi a bildua elhuyar.com
Ast, Ira 8, 23:50:43, CEST 2005


Jakin badakit,  kutsadura eta poluzioa bereizi nahi izatea gerra galdua 
dela seguruenik. Atzen mohikano batzuk gelditzen gara aldarrikatzen 
dugunok bi kotzeptu horiek bi termino desberdin izan behar dituztela 
euskaraz eta ez, orain bezala, bakarra.
Gaurko Berrian, Katrinaren ondorioei buruz argitaratutako artikuluan 
aurkitutako esaldi honek indartu egin du nire ustea.

'Kutsaduraren ondorioz kolera agertu da eta dagoeneko bost pertsona hil 
dira kolerak jota, CNN telebista katearen arabera'

Irakurleak jakin behar du kolera bazilo batek sortzen duela eta ez 
uretan egon daitekeen substantzia kimikoren batek, testuak ez baitio 
argibiderik ematen.

Enfin…


inaki 


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago