RE: [itzul] Intervención General de Armas y Explosivos

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Ira 13, 11:22:50, CEST 2005


Real Academia Españolaren hiztegiak azaltzen diren adiera guztietatik nire
ustez 4. izan daiteke adibideari egokitzen zaiona  

"intervenir. 
 (Del lat. intervenīre). 
 .../...
 4. tr. Dicho de una autoridad: Dirigir, limitar o suspender el libre
ejercicio de actividades o funciones. El Estado de tal país interviene la
economía privada o la producción industrial. "

Elhuyarrek "kontrolatu" jasotzen du. Nire ustez, kontrolatu baino zer edo
zer gehiago da, izan ere, armen eta lehergailuen inguruko jarduera zuzendu,
mugatu eta etetea suposa dezake. 

Honelako kasuetan testuingurua garrantzitsua da: zer da izenburu bat? Edo
esaldiren batean txertatuta dago?. Nire ustez zailena izenburua ematea
litzateke. Izenburua balitz, agian, Elhuyarren proposamenetik joko nuke,
baina esaldian txertatuta egonez gero, esanahiari erreparatuko nioke, ahal
dudan informazio zehatzena emateko.

	Lagungarri gertatuko zaizulakoan, izan ondo. Zelai.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago