ER: [itzul] todos los puntos que puedan
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Ira 15, 16:41:07, CEST 2005
Konforme nago Patxik eman dizkizun aukerekin, baina, eta ez da hau kasu
bakarra, erdarazko esaldi hori akastuna da, nabarmen. Izan ere, "puedan"
adizki horrek subjektu bat eskatzen du, eta "conseguir" jokatu gabeak ez dio
ematen noski.
Inpertsonaltasun erabateko horren arabera, "conseguir todos los puntos que
se pueda(n conseguir)" edo esan beharko litzateke.
Bestelako bidetik, berriz, "que (los participantes) consigan todos los
puntos que puedan / posibles".
Horrek sortu badizu zalantza, lasai: jatorrizko testuaren errua da. Hala
ere, ez da azken aldia izango halakoekin topo egiten duzuna, eta, testuaren
kaxkarraren gainetik, esanahiari edo logikari begiraturik eman beharko duzu
euskaraz (eta letraren aurka, batzuetan).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: izaskun gracia
Bidalia: asteazkena, 2005.eko irailak 14 23:35
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] todos los puntos que puedan
Esaldi hau topatu dut:
"El objetivo del juego es conseguir todos los puntos
que puedan entre el 3 de enero y el 4 de febrero"
Zelan esango zenukete?
______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago