ER: [itzul] RE: Ocupar y reservar

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Ira 23, 09:12:20, CEST 2005


Badakit "okupatu"ri buruz zela galdera, baina, nire ustez, ez da aukerarik
egokiena hor (ere) ahalerazko formulazioa peto-peto kalkatzea. Zer moduz
honelakoren bat:

"ez dago... -tzerik"
"debekaturik dago... -tzea"

(Testuinguru jasoagoetan, "debeku da" ere erabil liteke azken horren arin-
eta dotoregarri)


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: "Arbizu Barona,
Víctor"
Bidalia: ostirala, 2005.eko irailak 23 09:06
Nora: 'itzul a bildua postaria.com'
Gaia: [itzul] RE: Ocupar y reservar


Agustin:

		Zuk azaldutako testuingurua kontuan izanik, erantzunak
erabat zehatz eta zuzenak ez badira ere, hor dituzu gure iritziak:

		1. "Ezin da mahairik gorde", zeren "okupatu, hartu eta abar"
egin daiteke baina norbera egonez gero.

	       2. "Ezin da mahairik geroko bete"

		                                     Bittor Arbizu / Iñaki
Huerta




> ----------
> De: 	itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: 	itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: 	jueves 22 de septiembre de 2005 15:29
> Para: 	itzul a bildua postaria.com
> Asunto: 	ItzuL Mezu-Bilduma, 16 bilduma, 26. zenbakia
>
>
>
> Message: 10
> Date: Thu, 22 Sep 2005 15:31:11 +0100
> From: "Agustin Otsoa Eribeko" <vvzotlaa a bildua vv.ehu.es>
> Subject: [itzul] RE: ocupar eta reservar
> To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <005201c5bf82$48022140$c6eae39e a bildua vvpx98>
> Content-Type: text/plain;	charset="US-ASCII"
>
> Unibertsitateko jantokian erreserba egin bai baina ezin dira mahaiak aldez
> aurretik okupatu, ba dakizue, liburu, egunkari, bizkar-zorro eta
> bestelakoak
> utzita.
>
> Galdera da: zelan itzuli "No se permite ocupar mesas"?
>
> Ba dakit, "ezin da mahairik okupatu" eman eta aurrera, baina...
>
> Hautabide hoberik.
>
> Agustin Otsoa Eribeko Landa
> Arabako campuseko itzultzailea
> agustin.otsoaeribeko a bildua ehu.es
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago