[itzul] Eusko Legebiltzarreko barne araudia

j-agirrem a bildua ej-gv.es j-agirrem a bildua ej-gv.es
Al, Ira 26, 09:47:13, CEST 2005


Kontua nola izango da ba "eta zu gehiagoka" hastea?

Kontua da euskaraz jarduten hasi beharko luketela Euskal herri euskalduna
aldarrikatzen duen orok, baita politikoek ere.

Kontua da ea beste 25 urtez egon beharko dugun zain legeen euskarazko testu
erabilgarriak eskuratzeko, ez dakit noren baimena eta onespena (euskaldun
batzuk tartean) lortu arte.

Argi izpirik ere badator Aralarrekoen ekimen horrez gain. IVAPek "Euskararen
erabilera normalizatzeko oinarrizko legearen" euskarazko bertsioa egokitu
zuen berriki, legea aldatu ez bada ere... Eta ez dut esan nahi aldaketarik
behar ez duenik...

Osasuna.

Jonjo

-----Mensaje original-----
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: viernes, 23 de septiembre de 2005 9:10
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Eusko Legebiltzarreko barne araudia


Legeen testuak ez dira, horregatino, inon aldatzen 25 urte pasa direlako;
mamia aldatu behar delako baizik. Orain 25 urte egokia bazen, hala jarraitu
behar du, legearen mamia aldatu beharra egon arte. Ez bazen, orain 25 urte
aldatu behar zen.

Testu ezegokietan urtetsuena Konstituzioa da, ezegokia eta akastuna, eta ez
du inork aldatu, ez aldatuko, edukia aldatu beharra izan arte. Eta orduan
ere, aldaketak bakarrik, ziurrena (hala egin zuten orain arte sartutako
aldaketa bakarrarekin).

Baina bada bestelako alderik ere testu horien artean: biak itzulpenak izan
arren, lehena legebiltzarkideek onartu zuten eta bigarrena ez.

Baina, tira, ez gara hasiko "eta zu gehiago"ka.

Jon




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago