[itzul] ItzuL eta Google

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Ira 27, 11:19:56, CEST 2005


Bada gaur beste urteurren ilunagorik, baina ohartu zarete Googlek 7. 
urtebetetzea ospatzen duela? Diotenez, 1998ko abenduaren 7an sortu zen 
ofizialki, baina gaur ezarri diote urtebetetze itxura logoari, ez dakit 
zergatik.

Gu ere ez ginen urrun ibili: ItzuL hurrengo egunean sortu zen, 1998ko 
abenduaren 8an. Lehen mezua (oroitzen?) orduan EIZIEko lehendakari 
genuen Lurdes Auzmendirena izan zen 
(http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/434/).

Zazpi urte ez da deus, baina eternitatea dirudi, bai ItzuLen, bai Googlen...

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago