[itzul] Estado afín

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ira 29, 08:26:49, CEST 2005


 > Hona hemen testuingurua: "Taiwan se mantiene como un Estado afín, pero
 > no perteneciente a la China continental"
 > Zer esan nahi du testuinguru horretan "afín" horrek? Laguntzerik bai?

DRAE:

afín. (Del lat. affīnis). 1. adj. Próximo, contiguo. Campos afines. 2. 
adj. Que tiene afinidad con otra cosa. 3. com. Pariente por afinidad.

Uste dut «kide»-ren bidetik jo beharko duzula. Beharbada, «estatu 
kidetsu» izan daiteke esamolde zehatza.

Sarasola:

kidetsu. 1956. Ia kideak, gutxi gorabehera kideak. Ik. paretsu. Maitasun 
bertsoetan ere ba omen du R. Artolak Bilintxen eitea, eta ez da 
harritzeko, biak elkarren kidetsu zirelarik. Pilotan garaitasun 
kidetsukoak ziren bi taldeak.

Izan ere, Taiwan (edo Txinako Errepublika) eta Txina (edo Txinako Herri 
Errepublika) hurbil dira geografiaz, hizkuntzaz edo kulturaz, baina 
urrun politikaz. Horregatik, «kideko» baino amultsuago izan daiteke 
«kidetsu», ezta?

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago