Re: [itzul] Estado afín

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ast, Ira 29, 08:31:51, CEST 2005


"afín" hitza itzultzeko modu egokienaz aritu gaitezke, baina Taiwan zer 
den gogoratu behar: de facto estatu moduan funtzionatzen du alor 
guztietan, baina de iure ez da estatu, Txinak bere subiranotasuna 
aldarrikatzen du uhartearen gainean, eta nazioarteak ez du Taiwan 
estatutzat hartzen, Txina erraldoiaren beldurrez. Hori guztia dela-eta, 
Taiwan eta Txinaren arteko harremanak ez dira inondik ere 
adiskidetasunezkoak. Horri guztiari "afín" deitzea ez zait oso egokia 
iruditzen, baina noski, itzultzaileak ezin du testua aldatu.

X.

El 29/09/2005, a las 8:26, Gotzon Egia escribió:

>  > Hona hemen testuingurua: "Taiwan se mantiene como un Estado afín, 
> pero
>  > no perteneciente a la China continental"
>  > Zer esan nahi du testuinguru horretan "afín" horrek? Laguntzerik 
> bai?
>
> DRAE:
>
> afín. (Del lat. affīnis). 1. adj. Próximo, contiguo. Campos afines. 2.
> adj. Que tiene afinidad con otra cosa. 3. com. Pariente por afinidad.
>
> Uste dut «kide»-ren bidetik jo beharko duzula. Beharbada, «estatu
> kidetsu» izan daiteke esamolde zehatza.
>
> Sarasola:
>
> kidetsu. 1956. Ia kideak, gutxi gorabehera kideak. Ik. paretsu. 
> Maitasun
> bertsoetan ere ba omen du R. Artolak Bilintxen eitea, eta ez da
> harritzeko, biak elkarren kidetsu zirelarik. Pilotan garaitasun
> kidetsukoak ziren bi taldeak.
>
> Izan ere, Taiwan (edo Txinako Errepublika) eta Txina (edo Txinako Herri
> Errepublika) hurbil dira geografiaz, hizkuntzaz edo kulturaz, baina
> urrun politikaz. Horregatik, «kideko» baino amultsuago izan daiteke
> «kidetsu», ezta?
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago