[itzul] Odd Man Out
ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo
inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Or, Abu 18, 11:42:28, CEST 2006
Agian bai. Ezin, baina, gure historiako azken 100(?) urteak ahaztu, eta testua irakurtzen duenak ulertuko badu, entenditzeko moduko zerbait jarri beharko diogu, ezta? Une batetik aurrerako filmak (ikusi egin behar zein unetan jarri mugarria) posible izango da jatorrizkoan uztea, baina orain dela 60 urteko pelikula bat, esango nuke, gaztelaniaz (edo frantsesez) dagoela jasota gure gogoan. Kasu honetan, liburu batean aipatzen dute, literatur lan batean, alegia. Ez da testu didaktikoa edo argibideak emateko gida bat... Irakurleak filmaren izenburua ikusi eta ez du (ziurrena) berak ikusi duen pelikularekin lotuko, ala bai? Bueno, eta halako egoerak itzultzaile eta testuak beste izango ditugu. Ez da kontu erraza. Ziur denok ez gatozena bat.
Iņigo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago