[itzul] Odd Man Out
merka a bildua artez.net
merka a bildua artez.net
Or, Abu 18, 11:56:23, CEST 2006
Nire ustez jatorrizko izenburua jarri beharko litzateke euskaraz ere.
Irakurleak, ez badu ikusitako pelikularen batekin lotzen, eta interesik
agertzen badu irakurritakoan, saiatuko da filme hori aurkitzen.
Beste hizkuntza batzuetan hala egiten baldin bada ez dakit zergatik euskaraz
desberdin jokatu beharko genukeen, ez genuke gaztelaniarekiko halako
menpekotasunik agertu behar.
Nire iritzi apala da soilik.
Beste aukera bat jatorrizko izenburua jartzea izango litzateke eta aipamen
moduan erdaraz "ezdakitzein" izenburuarekin ezagutzen den filmea dela esan,
euskaraz ez baitago bikoiztuta. Dena dela nik beti jatorrizkoa errespetatuko
nuke.
----- Original Message -----
From: "ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo" <inigo.errasti a bildua bizkaia.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, August 18, 2006 11:42 AM
Subject: Re: [itzul] Odd Man Out
Agian bai. Ezin, baina, gure historiako azken 100(?) urteak ahaztu, eta
testua irakurtzen duenak ulertuko badu, entenditzeko moduko zerbait jarri
beharko diogu, ezta? Une batetik aurrerako filmak (ikusi egin behar zein
unetan jarri mugarria) posible izango da jatorrizkoan uztea, baina orain
dela 60 urteko pelikula bat, esango nuke, gaztelaniaz (edo frantsesez)
dagoela jasota gure gogoan. Kasu honetan, liburu batean aipatzen dute,
literatur lan batean, alegia. Ez da testu didaktikoa edo argibideak emateko
gida bat... Irakurleak filmaren izenburua ikusi eta ez du (ziurrena) berak
ikusi duen pelikularekin lotuko, ala bai? Bueno, eta halako egoerak
itzultzaile eta testuak beste izango ditugu. Ez da kontu erraza. Ziur denok
ez gatozena bat.
Iņigo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago