[itzul] ETB

Josebe Etxebarria xoxebe a bildua yahoo.es
Al, Abu 28, 14:05:27, CEST 2006


Kaixo Ugaitz:
Esango nuke ETBn udalerrien izen ofiziala erabiltzen dutela, eta ez euskal era arautua. Irizpide kontua, beraz. Miravallesi dagokionez, euskal era arautua Ugao da eta ez Miravalles.

Josebe Etxebarria

merka a bildua artez.net escribió: Egun on denoi.

Beharbada egongo da hemen ETBn lan egiten ari den baten bat, eta asteburu 
honetan etorri zaidan zalantza bat plazaratu nahiko nuke.

Bada denbora gauza batek ikaragarri harritzen nauen ETBko emanaldietan: 
Ugao-Miraballes ez da Ugao-Miraballes, Miravalles baizik; Angelu Anglet da; 
euskal derbian Bilbo ez da dagoeneko existitzen eta Bilbao ageri da 
telebistaren behekaldean agertzen diren errotulutxoetan.

ZER PASA DA? Lehen futbol taldeen izenak eta guzti aldatzen genituen (Real 
Madril, Valentzia, Xixon...) eta orain ez dira berezko euskarazko izenak 
errespetatzen? Baina ez hori bakarrik, ezta ofizialak direnak ere, 
Ugao-Miraballes kasu.

Norbaitek zalantza argituko balit... Harrituta nago, baina haserrearen 
mugan.

Eskerrik asko.

Ugaitz. 



 		
---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago