[itzul] ETB
merka a bildua artez.net
merka a bildua artez.net
Al, Abu 28, 14:14:10, CEST 2006
Eta Miravalles erabili zuten. Antza izen ofizialak erabiltzen dituzte, hala ere akatsak ere izango dituzte.
Dena dela, orduan, Iparralde eta Nafarroaren kasuak ez ditut ulertzen. Ez dute Donibane Garazi erabiliko? Eta Tutera (ofiziala Tudela)?
----- Original Message -----
From: Josebe Etxebarria
To: merka a bildua artez.net ; ItzuL
Sent: Monday, August 28, 2006 2:05 PM
Subject: RE: [itzul] ETB
Kaixo Ugaitz:
Esango nuke ETBn udalerrien izen ofiziala erabiltzen dutela, eta ez euskal era arautua. Irizpide kontua, beraz. Miravallesi dagokionez, euskal era arautua Ugao da eta ez Miravalles.
Josebe Etxebarria
merka a bildua artez.net escribió:
Egun on denoi.
Beharbada egongo da hemen ETBn lan egiten ari den baten bat, eta asteburu
honetan etorri zaidan zalantza bat plazaratu nahiko nuke.
Bada denbora gauza batek ikaragarri harritzen nauen ETBko emanaldietan:
Ugao-Miraballes ez da Ugao-Miraballes, Miravalles baizik; Angelu Anglet da;
euskal derbian Bilbo ez da dagoeneko existitzen eta Bilbao ageri da
telebistaren behekaldean agertzen diren errotulutxoetan.
ZER PASA DA? Lehen futbol taldeen izenak eta guzti aldatzen genituen (Real
Madril, Valentzia, Xixon...) eta orain ez dira berezko euskarazko izenak
errespetatzen? Baina ez hori bakarrik, ezta ofizialak direnak ere,
Ugao-Miraballes kasu.
Norbaitek zalantza argituko balit... Harrituta nago, baina haserrearen
mugan.
Eskerrik asko.
Ugaitz.
------------------------------------------------------------------------------
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago