[itzul] camas funcionantes

Jon Arbizu jarbizu a bildua traducci.com
Ost, Abu 30, 11:59:37, CEST 2006


Kaixo:

Itzultzen ari garen testu batean "camas funcionantes" kontzeptua agertu zaigu. 

Itxuraz, ospitaleko baliabideen arabera (dauden mediku eta erizain kopurua...) erabil daiteken ohe kopuruari egiten dio erreferentzia.

Ospitale batek 500 ohe izan ditzake berez, baina dituen baliabideekin 420 ohe bakarrik eskaini ahal izango ditu.
 
Norbaiti bururatzen al zaio kontzeptu hori nola itzuli? Guk perifrasi baten bidez azaltzea pentsatu dugu, esaterako "Dauden baliabideen arabera erabilgarriak diren oheak" 

Eskerrik asko


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago