[itzul] "Subject unknown" euskaraz?
Ana Morales
ana_isa_morales a bildua yahoo.com
Or, Abe 8, 20:43:39, CET 2006
Zuk jakingo duzu zenbat leku/denbora daukazun edo noraino molda dezakezun esaldia, baina nik honelako zerbait proposatuko nuke:
"Ikus dezagun estatua hau. Ez dakigu nor irudikatzen duen (baina)..."
ana morales
3ARRANO <3arrano a bildua 3arrano.com> wrote: gegia a bildua gipuzkoa.net(e)k dio:
>> Simsondarren atal baten honakoa esaten du museoko gidak:
>>
>> "This statue, subject unknown, ..."
>>
>
> Hala esango nuke:
>
> "Estatua hau, gai ezezagunekoa,...".
>
Kontua da Homer Simpsonen estatua bat dela, beraz "gai ezezagunekoa" ez
doakio oso ondo. Azkenean "Ezezagun baten estatua hau..." jarri dut,
baina ordezko on bat ematen badidazue aldatuko dut.
---------------------------------
Any questions? Get answers on any topic at Yahoo! Answers. Try it now.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago