[itzul] "Bicicleta reclinada /recumbent"

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Ast, Abe 14, 08:11:56, CET 2006


Tente joatetik atzeraka etzanda joaterainoko tartean, aukera asko daude. "erdi-etzanda" jarri duzu zuk zeuk, eta "recumbent", "reclinado", "recostado", "yacente"... guztiek ere "etzan" hitzera garamatzate.

Bizikleta hauetan txirrindularia atzeraka erdi-etzanda joaten da, baina badu beste ezaugarri inportante bat ere: bizkarra jartzeko lekua; horren kontra indarra eginez laguntzen baitie hankei.

Hortik, zer iruditzen "bizikleta bizkarduna"? edo "bizikleta bizkarraldeduna"?

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Sergio Azkarate Beitia
Enviado el: miércoles, 13 de diciembre de 2006 17:39
Para: Itzul
Asunto: [itzul] "Bicicleta reclinada /recumbent"


Arratsalde on.


Lagun bat proiektua egiten dabil, bizikleta batzuen gainekoa.  
Espainolez dira "bicicletas reclinadas", eta frantseses "recumbent".


Ez du egoki ikusten euskaraz "etzan" jartzea, eta jakin gura nuke ea  
besterik bururatzen ote zaizuen.


Hala ere, azken baten, esan dit erdi-etzanda doazela bizikletotan.


Eskerrik asko.



Sergio


GOIENA



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago