[itzul] piracanta

Echegaray Agara, Juan Pedro (Itzultzailea:NAO/BON) jon.etxegarai.agara a bildua cfnavarra.es
Al, Abe 18, 15:03:15, CET 2006


Eguerdi on denoi:
Botanikan aditu direnentzako galdera bat botako dizuet:
 badago euskarazko izenik PIRACANTA: Pyracanta coccinea 
izeneko landarearentzat? Prisaz eskatu didate ikastola batetik eta 
ezin izan dut Euskaltermen aurkitu.
Mila esker aldez aurretik.



Botanikan aditua baino ... horretan zerbait ere aritua ...

Arrazoi du Asierrek, Pyracantha-rako pirakanta emana du Euskalterm-ek.
Baina Genero kontuaz ari da, ez espezieaz.

Izena behar luke euskaraz, berandu baino lehen, hondarreko urteotan usu
ikusten baita edozein lorategitan.

Pyracantha coccinea, gehien erabiltzen den espeziea da eta fruitu
gorriak edo gorrixkak ematen ditu. Gaztelaniaz ere badu bere izen
arrunta "Espino de fuego". Izen hori "Pyr" eta "acantha" hitzetatik
heldu omen da.

Hortaz, eta hiztegi-egileek bertzerik ematen ez dioten bitartean, nork
bere pizarra pausatu beharko du korapilotik askatzeko ... zertaz ez
"pirakanta fruitu gorri" ..."pirakanta gorri" ... non ez duzun nahiago
haratago jo eta .... "su-elorri".

Izan ongi.

Jon Etxegarai





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago