[itzul] usuario único

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Ast, Abe 21, 13:23:38, CET 2006


Kaixo, Asier.

Ezin al liteke "bereiz" erabili?

<<EiTBren Interneteko edukiek 4 milioi bisitari bereiz izan dituzte 2006an>>
(Ordena horretan adberbioa izen-mozorroarekin agertzen dela irudituz gero, 
aposiziora jo dezakek)

<<EiTBren Interneteko edukiek 4 milioi bisitari, bereiz, izan dituzte 2006an>>
<<EiTBren Interneteko edukiek 4 milioi bisitari izan dituzte, bereiz, 2006an>>

Seguruenetik, 4 milioi horien artean bakar bera ere errepikaturik ez 
dagoela esan nahiko dik, ez?



Iñaki
BITEZ LOGOS

Asierrek (nik uste luze pentsatu gabe):

>         Horrela jarri dut, <<erabiltzaile bakar>>, baina ez du oso ondo
>ematen esaldi baten barruan:
>
>         <<EiTBren Interneteko edukiek 4 milioi bisitari bakar izan dituzte
>2006an>>.
>
>         Horrela joango da, hoberik ezean.
>
>Asier Larrinaga





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago