[itzul] partidaren irudia / partidako irudia

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Urt 9, 11:44:42, CET 2006


Honen harira, lehengoan iragarki batean (buruz nabil) telebistako testuan
gutxi gorabehera "gure historiaKO istorioak" jartzen zuen eta ahotsak "gure
historiaREN istorioak" esaten zuen, ustez gauza bera esateko...

Jon

-----Mensaje original-----
De: Julian [mailto:tlpmalaj a bildua lg.ehu.es] 
Enviado el: lunes, 09 de enero de 2006 11:28
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] partidaren irudia / partidako irudia

Nire ustez, irudi horrek partidan gertatu zen guztiaren laburpen moduko bat
egiten badu, "partidaren irudia" jarriko nuke.
Aldiz, irudi hori partidan gertatu den gertakari berezi, bitxi edo deigarri
bat baldin bada, orduan "partidako irudia" esango nuke.
Julian

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: miércoles, 04 de enero de 2006 14:02
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] partidaren irudia / partidako irudia


	Gaur bat etorri ezinda gabiltza. Ea laguntzen diguzuen.

	Egoera: oraingo makina digital berri horietako baten bisorea.
Bisorean, atzoko partidua, San Mamesekoa, Athletic eta Real Madril. Jokaldi
bat, jakina, ez partidua osorik.

	Zer ote da bisorean ikusten dena?

· Partidaren irudia
	ALA
· Partidako irudia?

	Lagunduko luke kontua argitzen pluralean jartzeak?

· Partidaren irudiak?

· Partidako irudiak?

Eskerrik asko



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago