[itzul] Sentimiento albiazul
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
As, Urt 17, 12:53:31, CET 2006
Ba ez dakit Lauxeta futbolzalea ote zen edo ez, baina bere olerki batean
URDINZURI agertzen da (Googlen sartu eta zuzenean eramaten zaitu bertara),
eta agian baliagarria izan liteke katu txuri-urdina eta beste katu kolere
kidea bereizteko, interesdunek egoki irizten badiote.
----- Original Message -----
From: "Arrizabalaga, Bakartxo" <bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, January 17, 2006 12:05 PM
Subject: RE: [itzul] Sentimiento albiazul
Bi katu beti bi katu dira eta kolore berdinak badituzte izenak ezin oso
desberdin izan.
Bakartxo
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Inaki Luzuriaga
Enviado el: martes, 17 de enero de 2006 11:45
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Sentimiento albiazul
Kontua da Errealaren eta Alavesen koloreak berdinak
direla eta aldaera bat behar duela (zuri eta txuri ez
al dira berdinegiak?). Azulak ez dakit jatorria non
duen, baina diozunez gaztelaniak ekarri du (Arabaren
gertueneko erromantzea). Albari dagokionez,
toponimiako forma ihartuez aparte (Albeniz herri-izena
beharbada eta zeozerrek aipatutako adibidea), ez dut
uste ahozkoan inoiz erabili denik. Iradokizunak
besterik ez dira eta interesatuek erabaki dezatela
--- jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
> Huskeria da, baina argudio potoloez janzten denean
> isilik geratuz gero
> badirudi onartu egiten dituzula. Horregatik esan
> nahi nuke "bertako
> euskarazko hitzak erromantze-latineko forma
> euskaratuak ziren beste
> euskalkietan baino gehiago beharbada" ikusteko
> dagoela. Eta batez ere, hori
> ez da argudioa "azul" bultzatzeko, "erromantze
> latineko forma euskaratua"
> barik, itxura denez Hispaniako arabierak,
> gaztelaniaren bitartez
> (erromantze-latinetatik pasatu gabe), XX. mendeko
> ahozko euskalki batzuetara
> ekarri duen berba delako.
> Arrazoiak bilatzen hasita "alba" onartzeko arrazoiak
> bila ditzakegu
> toponimian (cf. Peņalba: Aiarako mendia, paradoxa
> bada ere bi izen dituena,
> hots, Montenegro eta Peņalba; ikuspegia zer den).
> Hau bada
> erromantze-latinetikoa baina hori ez da arrazoi ez
> argudio izen arrunt
> batean alba bultzatzeko ("albaurdin" edo "albazul"
> izango litzateke, hala
> ere).
> Bestalde, ez dut aurkitzen arrazoirik ez oinarririk
> "txuri" egiteko. Izan
> ere, mendebalde guztian eta abar, "zuri" esaten da.
> "Txuri-urdinak"
> Donostiakoak badira, han hala esaten delako da;
> alegia, Bilbokoak ez dira
> txuri-gorriak "zuri-gorriak" baizik, ezta
> Donostiakoak zuri-urdinak
> "txuri-urdinak" baino. Hortaz, Gasteizkoak zergatik
> ez dira izango
> "zuri-urdinak" eta kito? Hala dira eta, bertako eran
> esanda.
>
> Jon
>
> -----Mensaje original-----
> De: Inaki Luzuriaga [mailto:aizkomendi a bildua yahoo.com]
>
> Niri ordea txuri-azula oso egokia iruditzen zait
> txuri-urdinen aldaera moduan erabilita; arrazoirik
> ere
> ez litzaioke faltako; izan ere, Arabako euskaratik
> gorde diren lekukotzetatik dakigunez (toponimia,
> Landuccio etab.), bertako euskarazko hitzak
> erromantze-latineko forma euskaratuak ziren beste
> euskalkietan baino gehiago beharbada (madura<padul,
> las Gobas haitzuloak, lupua etab.)
>
> __________________________________________________
> Do You Yahoo!?
> Tired of spam? Yahoo! Mail has the best spam
> protection around
> http://mail.yahoo.com
>
__________________________________________________
Do You Yahoo!?
Tired of spam? Yahoo! Mail has the best spam protection around
http://mail.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago