Fw: [itzul] Sentimiento albiazul
Euskera
euskera a bildua aranguren.animsa.es
Ost, Urt 18, 09:01:06, CET 2006
Ados txemarekin nik gauza bera proposatu nahi nuen.
----- Original Message -----
From: "txema" <txeyarza a bildua telefonica.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, January 17, 2006 12:53 PM
Subject: Re: [itzul] Sentimiento albiazul
> Ba ez dakit Lauxeta futbolzalea ote zen edo ez, baina bere olerki batean
> URDINZURI agertzen da (Googlen sartu eta zuzenean eramaten zaitu bertara),
> eta agian baliagarria izan liteke katu txuri-urdina eta beste katu kolere
> kidea bereizteko, interesdunek egoki irizten badiote.
>
> ----- Original Message -----
> From: "Arrizabalaga, Bakartxo" <bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, January 17, 2006 12:05 PM
> Subject: RE: [itzul] Sentimiento albiazul
>
>
> Bi katu beti bi katu dira eta kolore berdinak badituzte izenak ezin oso
> desberdin izan.
> Bakartxo
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Inaki Luzuriaga
> Enviado el: martes, 17 de enero de 2006 11:45
> Para: ItzuL
> Asunto: RE: [itzul] Sentimiento albiazul
>
>
> Kontua da Errealaren eta Alavesen koloreak berdinak
> direla eta aldaera bat behar duela (zuri eta txuri ez
> al dira berdinegiak?). Azulak ez dakit jatorria non
> duen, baina diozunez gaztelaniak ekarri du (Arabaren
> gertueneko erromantzea). Albari dagokionez,
> toponimiako forma ihartuez aparte (Albeniz herri-izena
> beharbada eta zeozerrek aipatutako adibidea), ez dut
> uste ahozkoan inoiz erabili denik. Iradokizunak
> besterik ez dira eta interesatuek erabaki dezatela
>
> --- jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
>
> > Huskeria da, baina argudio potoloez janzten denean
> > isilik geratuz gero
> > badirudi onartu egiten dituzula. Horregatik esan
> > nahi nuke "bertako
> > euskarazko hitzak erromantze-latineko forma
> > euskaratuak ziren beste
> > euskalkietan baino gehiago beharbada" ikusteko
> > dagoela. Eta batez ere, hori
> > ez da argudioa "azul" bultzatzeko, "erromantze
> > latineko forma euskaratua"
> > barik, itxura denez Hispaniako arabierak,
> > gaztelaniaren bitartez
> > (erromantze-latinetatik pasatu gabe), XX. mendeko
> > ahozko euskalki batzuetara
> > ekarri duen berba delako.
> > Arrazoiak bilatzen hasita "alba" onartzeko arrazoiak
> > bila ditzakegu
> > toponimian (cf. Peņalba: Aiarako mendia, paradoxa
> > bada ere bi izen dituena,
> > hots, Montenegro eta Peņalba; ikuspegia zer den).
> > Hau bada
> > erromantze-latinetikoa baina hori ez da arrazoi ez
> > argudio izen arrunt
> > batean alba bultzatzeko ("albaurdin" edo "albazul"
> > izango litzateke, hala
> > ere).
> > Bestalde, ez dut aurkitzen arrazoirik ez oinarririk
> > "txuri" egiteko. Izan
> > ere, mendebalde guztian eta abar, "zuri" esaten da.
> > "Txuri-urdinak"
> > Donostiakoak badira, han hala esaten delako da;
> > alegia, Bilbokoak ez dira
> > txuri-gorriak "zuri-gorriak" baizik, ezta
> > Donostiakoak zuri-urdinak
> > "txuri-urdinak" baino. Hortaz, Gasteizkoak zergatik
> > ez dira izango
> > "zuri-urdinak" eta kito? Hala dira eta, bertako eran
> > esanda.
> >
> > Jon
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: Inaki Luzuriaga [mailto:aizkomendi a bildua yahoo.com]
> >
> > Niri ordea txuri-azula oso egokia iruditzen zait
> > txuri-urdinen aldaera moduan erabilita; arrazoirik
> > ere
> > ez litzaioke faltako; izan ere, Arabako euskaratik
> > gorde diren lekukotzetatik dakigunez (toponimia,
> > Landuccio etab.), bertako euskarazko hitzak
> > erromantze-latineko forma euskaratuak ziren beste
> > euskalkietan baino gehiago beharbada (madura<padul,
> > las Gobas haitzuloak, lupua etab.)
> >
> > __________________________________________________
> > Do You Yahoo!?
> > Tired of spam? Yahoo! Mail has the best spam
> > protection around
> > http://mail.yahoo.com
> >
>
>
> __________________________________________________
> Do You Yahoo!?
> Tired of spam? Yahoo! Mail has the best spam protection around
> http://mail.yahoo.com
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago