[itzul] enrutable, capa de transporte...Informatikako terminoak

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Urt 18, 16:28:12, CET 2006


Inon ez topatze hori... beharbada, gaizki begiratuko zenuen. Adibidez,
Elhuyarrek Euskaltelentzat prestatu duen telekomunikazio-hiztegian
(Euskaltelen web gunean, edo, zuzenean:
http://www.telekomunikaziohiztegia.org/) 'capa de transporte',
'encriptación', 'concentrador' eta 'protocolo de enrutamiento' sarrera dira;
euskarazko, ingelesezko eta frantsesezko ordainak eta euskarazko definizioa
ere hor topatuko dituzu.

Besteak:
- programa de emulación : emulazio-programa
- enrutable : ?
(kontuan izanda 'router/enrutador/encaminador' euskaraz 'bideratzaile' eta
'routing/enrutamiento' euskaraz 'bideratze/bideraketa' proposatzen dela,
'bideragai, 'bideratzeko' edo 'bideragarri' izan liteke, baina hori
polikiago aztertu beharko litzateke).

Alfontso Mujika


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Itzultzailea - Eibarko Udala
Enviado el: miércoles, 18 de enero de 2006 11:02
Para: Itzul (E-mail)
Asunto: [itzul] enrutable, capa de transporte...Informatikako terminoak
Importancia: Alta


Ez ditut inon topatu (Euskalterm, Tumatxa, Euskaltel...):
. enrutable (router ingelesezkoa egongo da atzean noski)
. no enrutable
. capa de transporte
. encriptación
. concentrador
. protocolo de enrutamiento
. programa de emulación

Beste asko ere baditut baina oraingoz nahikoa horrekin. Milesker aurretik

Begoña Azpiri Eguren
Eibarko Udala / Itzulpen Zerbitzua / Ego Ibarra batzordea
Untzaga plaza z/g, Eibar, 20600
e-postak: egoibarra.ei a bildua eibar.net - itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Telefonoak: 943708421/23
webgunea: www.egoibarra.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago