[itzul] Leihoak

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
As, Urt 24, 12:41:04, CET 2006





Juan Garziak duela urtetxoak ederto azaldu zuen _beste gol bat_ eta _gol
berri bat_ esaldien artean zelako tartea zegoen. Honako honetan, gramatika
kategorian aldatekaren bat egitea beharbada egokiago litzateke. Zergatik
eman behar dugu euskaraz _pop-up_ adjketibo moduan? _liberación inmediata_
eman badezakegu  _beherala askatzea_ edo antzeko zer edo esanda, zertan ez
esan _beste leiho bat  agertuko zaizu_? Leihoak berak ez du ezer egiten (ez
jauzirik ez ezer), programa batek deitzen dio, eragin egiten dio.
Diskurtsoan, behintzat, hobeto joka daiteke hala. Kontzeptua bera emateko
orduan? Euskaltermen emergente emateko hainbat bide agertzen da, seinale
beti ez dela kategoria berberaz ordaintzen.

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago