[itzul] Iratxoen antologiarako

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 25, 11:51:52, CET 2006


Ijitoen madarikazio bat ei da "pleitos tengas y los ganes"; izan ere,
auzitan ibiltzea, irabazteko bada ere, gogaikarria eta nekagarria izaten
baita, abokatuentzat izan ezik, normalean.

 

Horretaz ohartuta edo, Bilboko Justizia Jauregian, atariko panel
elektronikoan "AUZIGAIZKIA" jarri dute, erdaraz jarri dutena, ostera,
"ASUNTO N." da. Argi dago, ildo horretatik "ASUNTÓN" behar lukeela, euskaraz
bezala gaiaren larria kontuan hartuz gero.:-)

 

Jostetak aparte, zenbakiaren laburdura erabiliena zk. da, ezta? Hortaz,
besteak beste, "Auzigai-zk." beharko luke.

 

Jon

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago