ER: [itzul] -en/-ela
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Urt 26, 10:34:11, CET 2006
Bada, gauza bera da:
errespetatzeko = errespeta dezala
"Espero izan" aditzarena, berriz, kontu bereziagoa da, ez baitago guztiz
garbi zer erregimen dagokion, bestela ere, jokatu gabetik kanpo:
Espero dut (zuei) gustatzea.
?Espero dut gustatuko zaizuela (Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak
onartzen du, baina nik baditut neure zalantzatxoak joskera horren
tradizioaz; nik neuk, "Gustatuko ahal zaizue", "Ea gustatzen zaizuen" edo
halakoren bat erabiliko nuke hor).
??Espero dut gusta dakizuen/dakizuela.
Gustatuko litzaidake beste norbait ere iritzia edo lekukotasuna ematea
"espero izan" horren kontuan.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: aztiri
Bidalia: osteguna, 2006.eko urtarrilak 26 10:17
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] -en/-ela
Nire zalantza, ordea, subjuntibozko formekin nola erabili da:
"Errespeta dezala/dezan eskatu dio"
"Film hau gusta dakizuela/dakizuen espero dut"
Itziar
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago