ER: [itzul] -en/-ela
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Ast, Urt 26, 11:44:59, CET 2006
Guri ere askotan tokatzen zaigu 'esperantza' kontu horiek itzultzea. Ez
naiz oso gustura gelditzen ESPERO IZANen bidez itzulita ateratzen den
esapidearekin, eta formula arrotza edo berri samarra ote den irudituta
nengoen. Horregatik, nik ere askotan itzultzen dut EArekin eta baita
USTErekin ere. AHAL eta NAHIAGO NUKE ere erabiltzen ditut, baina esperantza
baino desio kutsu handiagoa dutela iruditzen zait, iruditu besterik ez.
"Juan Garzia
Garmendia"
<svrinsjg a bildua sv.ehu. Para
es> "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Enviado por: cc
itzul-bounces a bildua pos
taria.com Asunto
ER: [itzul] -en/-ela
26/01/2006 10:34
Por favor,
responda a
ItzuL
<itzul a bildua postaria.c
om>
Bada, gauza bera da:
errespetatzeko = errespeta dezala
"Espero izan" aditzarena, berriz, kontu bereziagoa da, ez baitago guztiz
garbi zer erregimen dagokion, bestela ere, jokatu gabetik kanpo:
Espero dut (zuei) gustatzea.
?Espero dut gustatuko zaizuela (Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak
onartzen du, baina nik baditut neure zalantzatxoak joskera horren
tradizioaz; nik neuk, "Gustatuko ahal zaizue", "Ea gustatzen zaizuen" edo
halakoren bat erabiliko nuke hor).
??Espero dut gusta dakizuen/dakizuela.
Gustatuko litzaidake beste norbait ere iritzia edo lekukotasuna ematea
"espero izan" horren kontuan.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: aztiri
Bidalia: osteguna, 2006.eko urtarrilak 26 10:17
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] -en/-ela
Nire zalantza, ordea, subjuntibozko formekin nola erabili da:
"Errespeta dezala/dezan eskatu dio"
"Film hau gusta dakizuela/dakizuen espero dut"
Itziar
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago