[itzul] Bizkaiko herri izendegia
Ana Cristina Puelles Valle
puelles.ac a bildua aju.ej-gv.es
Ast, Urt 26, 14:11:35, CET 2006
Bai bai, arrazoia duzu, biak dira izen ofizialak baina herrienak, ez udalenak.
-----Mensaje original-----
De: Giltza-Iņigo Roque [mailto:iroque a bildua edebe.net]
Enviado el: jueves, 26 de enero de 2006 14:08
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Bizkaiko herri izendegia
Araban ez dago Lasarte izeneko udalerririk (Gasteizko auzunea ei da), eta
Gipuzkoakoak Lasarte-Oria du izen ofizial.
> Ez dakit bada... Euskal toponimian izen asko errepikatu egiten dira. Begiratu
> bestela Euskaltzaindiaren orrialdean zer agertzen den "Lasarte" idazten
> baduzu, eta Araban zein Gipuzkoan "Lasarte" da izen ofiziala.
>
> -----Mensaje original-----
> De: Giltza-Iņigo Roque [mailto:iroque a bildua edebe.net]
> Enviado el: jueves, 26 de enero de 2006 13:50
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Bizkaiko herri izendegia
>
>
> Kontua da Espainiako Estatuaren barruan, edo mendean, ezin dela izen bereko
> udalerri bat baino gehiago egon. Orain arteko izenak (Abanto-Zierbena) ez
> zeukan zentzurik, Zierbena duela urte batzuk banandu zelako Abantotik.
> Beraz, Aragoiko Abanto udalerri zaharragoa denez, Enkarterriko udalerriak
> eraman behar "abizen" eragabe hori. Dena den, zilegi izango da Abanto
> huts-hutsik erabiltzea, agiri ofizialetan izan ezik. Hala iruditzen zait
> niri, nehintzat.
>
>
>>
>> Izendegi horretan Abanto toponimoari buruz hauxe proposatu du
>> Euskaltzaindiak: "Aragoiko Abantotik bereizteko Abanto Bizkaia erabil
>> bedi". Ohar hori irakurrita, harri eta zur geratu naiz, egia esan. Ez al
>> da zentzuzkoagoa, bereiztekotan, Abanto Aragoi idaztea? Hau da, markatua
>> Aragoikoa izatea, eta ez gurea.
>> Gainera, Tolosaren kasuan ez dute Tolosa Gipuzkoa proposatu,
>> Frantziakotik bereizteko.
>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago