[itzul] Zer zarata ateratzen du euriak?

Alberto Martinez de la Cuadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Or, Urt 27, 11:52:58, CET 2006


Mendebalde kultura alkartearen web orrian
(http://www.mendebalde.com/home.asp?sesion=14) "Euskalingua"
aldizkariaren 4. zenbakira jotzen baduzu (http://tinyurl.com/a3q4g),
Nabarnizko hiztegiaren atal bat topatuko duzu (zuzenean artikulua
jotzeko: http://tinyurl.com/clxsc). "Euri" sarreran badituzu erabilera
adibide batzuk; tartean, badira onomatopeia batzuk:

- Euri lanbro edo euri xehe-xeheari: dxi-dxi-dxi-dxi-dxi ("Euri lanbrue:
a garotxu dxi-dxi-dxi-dxi-dxi"). Ez dakit zer grafia behar duen soinu
horrek.

- Euri lanbro edo euri xehe-xeheari: ziri-ziri ("Lanbrue? Ori euri
lanbrue, siri-siri eitten daben lanbrotxue? Axe").

- Euri lanbro edo euri xehe-xeheari: di-di-di ("Sirimiridxe lanbrue da.
A jeusten da, di-di-di, gitxi, espaidxen, espaidxen, seinde busti ein
bai, baya es euridxen modun"). 

- Trumon euriaren tangada hotsak: da-da-da-da ("Trumon euridxe: ba
olantxik, botate ittu igul tanta sabal-sabalak, da-da-da-da!, gero ba
atertu eitten deu, te ba trumon euridxe. ").

- Euria sendo egiten duenean: parra-parra ("Parra-parra eitte dxok
euridxe). 

- Euria sendo eta lotu barik: zarra-zarra ("Euridxe sarra-sarra eitten
deu, ya euridxe ein de ein de ein"; "Sarra-sarra botaten dau euridxe")


Alberto

>>>Zer zarata ateratzen du euriak?




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago