[itzul] Misa solemne

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Urt 27, 14:30:16, CET 2006


	Euskarazko hiztegiek <<ospetsu>>ren alde jotzen dute aho batez.

	Bestalde, <<misa mayor>> (meza nagusi) eta <<misa solemne>> ez dira
gauza bera.

	<<Meza nagusi>> asko erabili da euskaraz, eta ondo finkaturiko
izentzat jo daiteke (<<misa mayor>> esateko, jakina).

	Antza, <<misa solemne>> esateko premia handirik ez da egon. Hala
ere, <<meza ospetsu>> ez da inoiz erabili bako izena.

Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago