[itzul] Pediluvio

itziar itziar72 a bildua yahoo.es
As, Uzt 4, 13:42:11, CEST 2006


Kaixo,
   
  Darabilkizun testuinguruan, ondo datorkizu definizio hori? Elikagai-industrian, adibidez, gailu horiek fabrikazio gunera sartzeko derrigorrezkoa den oinetako-garbiketa egiteko erabiltzen dira. Izan daiteke oinaz zapalduta abian jartzen den kanilatxo bat, sarreran (zoruan) jarritako ontzi gisako zerbait, oinetakoak bertan sartzeko, edo desinfektantetan bustitako alfonbra moduko bat. Kasu guztietan ere, "oinetakoak garbitzeko gunea" edo eman daiteke.
   
  Itziar Otegi

Itzuliz <itzuliz a bildua euskalnet.net> escribió:
  Kaixo: ez dakit nola eman dezakedan hitz hori. Interneten definizio hau aurkitu dut:

Camino con pequeños cantos rodados que proporcionan masaje en la planta del pie mientras chorros de agua fría y caliente ( 10ºC-40ºC ) ayudan a descongestionar la circulación sanguínea a la altura de los gemelos.
Se deberá pasear por encima de las piedras tantas veces como se desée.
El agua se pondrá automáticamente en funcionamiento.

Laguntzerik bai?

Mila esker

Joxemari

 		
---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago