[itzul] Guerra de precios
ERRASTI ARAMBARRI, Iñigo
inigo.errasti a bildua bizkaia.net
As, Uzt 11, 10:31:41, CEST 2006
Epa,
Ez dira gauza bera "nahiago izan" eta "nahien izan".
Nolabait esateko, nahiago dut gauza bat bestea baino (hau da, biren artean-edo bat gustukoago izatea; gaztelaniazko "preferir").
Ordea, nahien dudana da gauza bat (beste guztien gainetik), esaterako, nahien dudan lekua. Gaztelaniaz "querer, desear lo que más, preferir absolutamente"... Hala dakar Orotarikoak (XII, 687).
Anekdota bat baino ez da, baina, asko ez dela, ordenagailua aldatu behar izan nuen eta makina zaharrean neuzkan internetako "favoritos" delakoak dokumentu batean gorde nituen. Berez atera zitzaidan izena: naxen-naxen.doc
Gure osaba zahar batek esaten zuena (bikotean batak bestea maiteago izatearen gainean): "Batzuk nahiago dute bestea maiteago izatea; nik, nahien-nahien neuk bestea maite-maite izatea, baina besteak neu beti pixka bat gehiago."
Iñigo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago