[itzul] Puja a la llana

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ost, Uzt 12, 13:35:59, CEST 2006


"Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria" deritzan testuan (Deustuko Unibertsitatea - Lege testuak. 2002), 476. orrialdean, honela dio (gaztelaniaz eta euskaraz):

"2. En las subastas por pujas a viva voz o a la llana los licitantes pujarán conforme a los usos y costumbres."

"2. Enkanteak gauzatu badira ozenki edo ahoz egindako posturen bidez, lizitatzaileak posturaka arituko dira usadio eta ohiturekin bat etorriz."

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (frankotan eman behar izan dugu ordaina) aipatutako testu horretan bezalaxe egiten dugu: "ahozko posturen bidez".

Egia esan, ez dakit ñabarduraren bat ez ote dugun itzuli gabe uzten, zeren gaztelaniaz normala izaten baita "a viva voz y por pujas a la llana" osorik adieraztea (lege testuan "a viva voz o por pujas a la llana" dio, bi modutara adierazitako gauza bera dela esan nahi du edo bi aukera desberdinez ari da?);
baina uste dut noizbait galdetu genuela honi buruz eta, besterik zehaztu gabe, "ahoz" egiten dela (eskaintzak kartazal itxian aurkeztu gabe) argitzearekin ongi ari ginela erantzun zigutela.

Mikel Taberna

 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Gotzon Egia
Enviado el: miércoles, 12 de julio de 2006 12:37
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Puja a la llana

Enkante batean, «puja a la llana» ageri zait. testuingurua hauxe da:
 
«Enajenación de ganado equino por el procedimiento de "puja a la llana"».
 
Oso oker ez banago, enkante sistema horretan, saldu beharrekoa oinarri batetik abiatzen, eta eskaintzak tarteko kopuru finko batez egin behar dira (adibidez, 10na euroka).
 
Jakin nahi nuke «puja a la llana»-ko sistema zehazki nola den, eta inoiz euskaraz eman ote duzuen.


-- 
Gotzon Egia 
<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>gegia a bildua gipuzkoa.net 
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W  




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago