[itzul] Diputado general... ortografia dela-eta
ETXARRI HUIDOBRO, JANIRE
etxarri_janire a bildua eitb.com
Or, Uzt 14, 12:31:55, CEST 2006
Kargu izena bakarra bada, maiuskulaz idazten da izen gabe badoa. Adibidez:
Aita Santua / Benedikto XVI.a aita santua.
-----Mensaje original-----
De: ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo [mailto:inigo.errasti a bildua bizkaia.net]
Enviado el: viernes, 14 de julio de 2006 12:19
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Diputado general... ortografia dela-eta
Ez dut temosoa izan nahi (edo bai), baina baten batek argituko dit, mesedez,
honako hau:
"Ibarretxe lehendakariak esan du...", "Josu Bilbao ahaldun nagusiak..." eta
halakoak letra txikiz idazten ditugu.
Baina, horiek (edo beste batzuk) izen berezirik gabe agertzen badira
esaldian, orduan ere txikiz idatzi behar ditugu?
"Atzo, Valentzian, Aita Santuak/aita santuak ? esan zuen...", "... Lakuan
bildu ziren eta Lehendakariak/lehendakariak ? esan zien laguntzaileei...".
Euskaltzaindiak 91n eman zuen oharrean, bigarren horiek letra larriz
idazteko gomendioa eman zuen, ezta? Harrezkero, norbaitek hura bazter utzi
eta beste arau/gomendio/oharrik eman al du? Ala, danok "onartu" dugu beti
letra txikiz idatzi beharreko kontu hori?
Barkatu gai hau guztiz argi baldin badago, eta neu banaiz horren berririk ez
dakiena.
Iņigo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago