[itzul] Diputado general... ortografia dela-eta
ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo
inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Or, Uzt 14, 12:18:41, CEST 2006
Ez dut temosoa izan nahi (edo bai), baina baten batek argituko dit, mesedez, honako hau:
"Ibarretxe lehendakariak esan du...", "Josu Bilbao ahaldun nagusiak..." eta halakoak letra txikiz idazten ditugu.
Baina, horiek (edo beste batzuk) izen berezirik gabe agertzen badira esaldian, orduan ere txikiz idatzi behar ditugu?
"Atzo, Valentzian, Aita Santuak/aita santuak ? esan zuen...", "... Lakuan bildu ziren eta Lehendakariak/lehendakariak ? esan zien laguntzaileei...".
Euskaltzaindiak 91n eman zuen oharrean, bigarren horiek letra larriz idazteko gomendioa eman zuen, ezta? Harrezkero, norbaitek hura bazter utzi eta beste arau/gomendio/oharrik eman al du? Ala, danok "onartu" dugu beti letra txikiz idatzi beharreko kontu hori?
Barkatu gai hau guztiz argi baldin badago, eta neu banaiz horren berririk ez dakiena.
Iņigo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago