[itzul] ER: izenaren osagarriak

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Uzt 14, 13:53:06, CEST 2006


Arau orokorraz baino ez nintzen ari. Badira estereotipo nahiz eredu jakin
batzuk aski natural onartzen dutenak hiruko elkarketa, eta tradizioan
aurkitu daitezkeenak: "arrosa gorri buketa"... Behar bezala aztertu gabe
dago, nik uste, aukera horren mugak zein diren (nik ez diet aitzakiarik
ikusten, Asier, zure azken bi adibideoi).

Hala ere, eta eztabaidak oso luze joko lukeen arren (ingelesarekiko
erkaketarekin, batez ere), uste dut sintaxi-bide arruntek joko hobea eta
argiagoa ematen dutela, oro har, eta hori da gehienon jokabidea, nahiz gero
batzuetan ez ondo asmatu deklinabidearen gorabeheran.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: LARRINAGA LARRAZABAL,
ASIER
Bidalia: ostirala, 2006.eko uztailak 14 10:25
Nora: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] izenaren osagarriak



	Juanek atera duen gaiak niri asko interesatzen zaidan adar bat du.

>>[...] "haritz-baso" da hor guztiz aproposa, baina "haritz" soila ez
agertzea aski da elkarketa debeku izan dadin.<<

	Hortaz, <<Kanadako haritz baso>> gaitzetsi egingo dugu. Nik ere
gaitzetsiko nuke. Baina, "haritz" (edo dena delako izen ardatza) soila izan
ez arren, beharbada errazago onartuko genituzkeen kateak antola ditzakegu:

	<<kanadar haritz baso>> ??????

	<<haritz gorri baso>> ??

	<<lehoi eme taldea>> ?

	<<zakar-biltzaile taldea>>

	Laugarrena Euskaltzaindiak ontzat emana da, esanez _eguzki-lore_
gisako elkarketek askatasun handi samarra dutela irizpen, multzo, zati eta
mota adierako berrelkarketak osatzeko.

	Bigarrenaren eta hirugarrenaren gisakoak natur dokumentaletan --hala
esan daiteke?-- azaltzen dira sarri, eta niretzat onesteko modukoak dira.

	Hona, bada, nire galdera-iruzkina: euskal gramatikak nolako mugak
jartzen dizkio berrelkarketari? Ez genuke, ingelesaren antzera, gehiago
ustiatu behar baliabide hori?

Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago