[itzul] ER: izenaren osagarriak

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Uzt 14, 14:31:14, CEST 2006


>>[...] sintaxi-bide arruntek joko hobea [...] nahiz gero batzuetan ez ondo
asmatu deklinabidearen gorabeheran<<.

	Uste dut arazoa horrela laburbil daitekeela.

	Dena dela, nire galdera hauxe da: ondo asmatzen ez denean, badago
ondo asmatzerik?

	Honelakoak lehenago ere azaldu dira zerrendan: <<bocadillo de
chorizo asado>>. <<Txorizo errearen ogitartekoa>>? <<Txorizo errezko
ogitartekoa>>? ...? Badugu, ziurtasun osoz, bata bai eta bestea ez esaterik?
Zer esanik ez --lehen mezuan Juanek esanda utzi duelako-- <<esparrago
berdeen ogitartekoa>> suertatzen bazaigu.

	Zer eragozpen dago <<txorizo erre ogitartekoa>> esateko? Antza,
<<kafe erre usaina>> esan daiteke. Ez zait iruditzen morfologikoki alderik
dagoenik egitura bien artean.

	Esan behar dut, dena dela, ni ez naizela inoiz horrelakoak egitera
ausartu. (Ezta <<patata tortilla lehiaketa>> ere, jaien egitarauetan).

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago