[itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?
aua a bildua ivap.es
aua a bildua ivap.es
Ast, Uzt 27, 12:37:31, CEST 2006
Gai honen harira, hiriko autobusetan-eta ikusi ohi den beste ohar hau aipatu nahi dut: "Parada solicita - Geldialdi eskatua". Beti galdetu izan diot neure buruari, "Eskubide guztiak erreserbatuak" horren logikari jarraituz, ez al luke izan behar "GELDIALDIA ESKATUA (da)" edo horrelakoren bat? Baina, jakina, horrela jarriz gero, esaldi horren atzean egitura pasibo bitxi bat dagoela konturako gara. Ez al dago hori euskaraz esateko beste modurik?
Aitor
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo
> Enviado el: osteguna, 2006.eko uztailak 27 12:18
> Para: maria; ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?
>
> Kaixo,
>
> Nire ustez ez da okerra erreserbatu/erresalbatu. "All rights
> reserved/todos los derechos reservados" dioenean, ulertzen dudana da
> beretzat gordetzen dituztela liburu hori erabili, fotokopiatu, beste
> norbaiti utzi edo dena delakoa egiteko eskubideak; hau da, ez diotela
> inori eskubide hori ematen eta eurek gordetzen dutela. Izan ere, ingelesez
> edo gaztelaniaz horixe esan nahi du (hala ulertu dut hiztegietan
> begiratuta).
>
> Ondo ibili,
>
> Iņigo
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de maria
> Enviado el: jueves, 27 de julio de 2006 11:46
> Para: itzul
> Asunto: [itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?
>
> kaixo,
> all rights reserved / todos los derechos reservados "eskubide guztiak
> erreserbatuta" ikusi izan dut, baina ez al da zuzenagoa eskubide horiek
> babestuta daudela esatea. Alegia: "eskubide guztiak babestuta"?
> beharbada arrazoiren bat egongo da erreserbatu hitza erabiltzeko, beraz,
> zuen iritziaren zain...
> eskerrik asko aldez aurretik,
> maria
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago