[itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?

ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Ast, Uzt 27, 12:17:48, CEST 2006


Kaixo,

Nire ustez ez da okerra erreserbatu/erresalbatu. "All rights reserved/todos los derechos reservados" dioenean, ulertzen dudana da beretzat gordetzen dituztela liburu hori erabili, fotokopiatu, beste norbaiti utzi edo dena delakoa egiteko eskubideak; hau da, ez diotela inori eskubide hori ematen eta eurek gordetzen dutela. Izan ere, ingelesez edo gaztelaniaz horixe esan nahi du (hala ulertu dut hiztegietan begiratuta).

Ondo ibili,

Iņigo

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de maria
Enviado el: jueves, 27 de julio de 2006 11:46
Para: itzul
Asunto: [itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?

kaixo,
all rights reserved / todos los derechos reservados "eskubide guztiak erreserbatuta" ikusi izan dut, baina ez al da zuzenagoa eskubide horiek babestuta daudela esatea. Alegia: "eskubide guztiak babestuta"?
beharbada arrazoiren bat egongo da erreserbatu hitza erabiltzeko, beraz, zuen iritziaren zain...
eskerrik asko aldez aurretik,
maria



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago