[itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?
maria
maria2 a bildua euskalnet.net
Ast, Uzt 27, 13:04:08, CEST 2006
aupa aitor,
nik hor ikusten dedan akatsa da dena zuzenean gaztelaniatik itzuli behar hori.
zergatik ez jarri "gelditu" eta listo. ingelesez "stop" jartzen dute.
ondo izan,
maria
From: <aua a bildua ...>
Subject: Re: eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2006-07-27 10:37:31 GMT (23 minutes ago)
Gai honen harira, hiriko autobusetan-eta ikusi ohi den beste ohar hau aipatu nahi dut: "Parada solicita -
Geldialdi eskatua". Beti galdetu izan diot neure buruari, "Eskubide guztiak erreserbatuak" horren
logikari jarraituz, ez al luke izan behar "GELDIALDIA ESKATUA (da)" edo horrelakoren bat? Baina,
jakina, horrela jarriz gero, esaldi horren atzean egitura pasibo bitxi bat dagoela konturako gara. Ez al
dago hori euskaraz esateko beste modurik?
Aitor
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago