[itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?

ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Ast, Uzt 27, 13:15:56, CEST 2006


Ezin dizut ziur-ziur esan, baina, uste dut, Bizkaibusen autobusetan "Gelditu" agertzen dela, "Parada solicitada" horren ondoan. Pentsatzen badugu mezu hori gidariak irakurtzeko dela (hau da, autobusean doan batek botoia sakatu duela gidariak jakin dezan gelditzeko eskatu diotela), badu logikarik, ezta? Kontuan izatekoa da, gainera, mezu hori oso tarte txikian agertzen dela (beste kontu bat da protesta egitea "lekurik ezak" euskarari kalte egiten diolako ia beti). Egongo da modu abegikorragorik gidariari gera dadila eskatzeko, baina hori zuzena da eta ez da egitura bitxirik sortzen.

Ondo ibili.

Iņigo

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de aua a bildua ivap.es
Enviado el: jueves, 27 de julio de 2006 12:38
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?

Gai honen harira, hiriko autobusetan-eta ikusi ohi den beste ohar hau aipatu nahi dut: "Parada solicita - Geldialdi eskatua". Beti galdetu izan diot neure buruari, "Eskubide guztiak erreserbatuak" horren logikari jarraituz, ez al luke izan behar "GELDIALDIA ESKATUA (da)" edo horrelakoren bat? Baina, jakina, horrela jarriz gero, esaldi horren atzean egitura pasibo bitxi bat dagoela konturako gara. Ez al dago hori euskaraz esateko beste modurik?

Aitor

> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En 
> nombre de ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo Enviado el: osteguna, 2006.eko 
> uztailak 27 12:18
> Para: maria; ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?
> 
> Kaixo,
> 
> Nire ustez ez da okerra erreserbatu/erresalbatu. "All rights 
> reserved/todos los derechos reservados" dioenean, ulertzen dudana da 
> beretzat gordetzen dituztela liburu hori erabili, fotokopiatu, beste 
> norbaiti utzi edo dena delakoa egiteko eskubideak; hau da, ez diotela 
> inori eskubide hori ematen eta eurek gordetzen dutela. Izan ere, 
> ingelesez edo gaztelaniaz horixe esan nahi du (hala ulertu dut 
> hiztegietan begiratuta).
> 
> Ondo ibili,
> 
> Iņigo
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En 
> nombre de maria Enviado el: jueves, 27 de julio de 2006 11:46
> Para: itzul
> Asunto: [itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?
> 
> kaixo,
> all rights reserved / todos los derechos reservados "eskubide guztiak 
> erreserbatuta" ikusi izan dut, baina ez al da zuzenagoa eskubide 
> horiek babestuta daudela esatea. Alegia: "eskubide guztiak babestuta"?
> beharbada arrazoiren bat egongo da erreserbatu hitza erabiltzeko, 
> beraz, zuen iritziaren zain...
> eskerrik asko aldez aurretik,
> maria



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago