[itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Uzt 27, 19:07:39, CEST 2006


Niri ere atentzioa eman dit beti ohar horrek, eta, mila aldiz ikusiagatik,
atentzioa ematen dit oraindik ere (ez ohitze horretan, dena den, baduke
zerikusirik lanbideak edo lanbide-ajeak). Garbi dago mezu laburretan baduela
euskarak oraindik bere bidea taxutu beharra. Horri buruz idatzi zuen aurreko
batean Iņaki Ugarteburuk erabili.com-en
(http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1135108703). Honela zioen:

"Tankera horretako testuak testu tekniko estereotipatutzat har daitezke
(behin eta berriz era berean errepikatzen diren egitura morfosintaktiko eta
kate lexiko jakinak direlako, oso-osorik harturik baino interpreta ezin
daitezkeenak)."

Nik ez dut irtenbide magikorik, baina nago ulergarriagoa izango litzatekeela
bestela jarriko balute:
'gelditzeko eskatua'
'gelditzeko eskatu da'
'gelditzeko eskaera egina'
'gelditzeko eskaera egin da'
'hurrengoan gelditzeko eskatua'
'geldialdia egiteko eskatua'
'geldialdia eskatua dago'
'gelditzeko eskaera'

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de aua a bildua ivap.es
Enviado el: jueves, 27 de julio de 2006 12:38
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?


Gai honen harira, hiriko autobusetan-eta ikusi ohi den beste ohar hau aipatu
nahi dut: "Parada solicita - Geldialdi eskatua". Beti galdetu izan diot
neure buruari, "Eskubide guztiak erreserbatuak" horren logikari jarraituz,
ez al luke izan behar "GELDIALDIA ESKATUA (da)" edo horrelakoren bat? Baina,
jakina, horrela jarriz gero, esaldi horren atzean egitura pasibo bitxi bat
dagoela konturako gara. Ez al dago hori euskaraz esateko beste modurik?

Aitor

> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo
> Enviado el: osteguna, 2006.eko uztailak 27 12:18
> Para: maria; ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?
>
> Kaixo,
>
> Nire ustez ez da okerra erreserbatu/erresalbatu. "All rights
> reserved/todos los derechos reservados" dioenean, ulertzen dudana da
> beretzat gordetzen dituztela liburu hori erabili, fotokopiatu, beste
> norbaiti utzi edo dena delakoa egiteko eskubideak; hau da, ez diotela
> inori eskubide hori ematen eta eurek gordetzen dutela. Izan ere, ingelesez
> edo gaztelaniaz horixe esan nahi du (hala ulertu dut hiztegietan
> begiratuta).
>
> Ondo ibili,
>
> Iņigo
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de maria
> Enviado el: jueves, 27 de julio de 2006 11:46
> Para: itzul
> Asunto: [itzul] eskubide guztiak erreserbatuta/babestuta?
>
> kaixo,
> all rights reserved / todos los derechos reservados "eskubide guztiak
> erreserbatuta" ikusi izan dut, baina ez al da zuzenagoa eskubide horiek
> babestuta daudela esatea. Alegia: "eskubide guztiak babestuta"?
> beharbada arrazoiren bat egongo da erreserbatu hitza erabiltzeko, beraz,
> zuen iritziaren zain...
> eskerrik asko aldez aurretik,
> maria




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago