ER: [itzul] "por alusiones"

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Mar 1, 17:54:31, CET 2006


2. ez dut uste formula horri dagokionik (="Horretaz ari garela"), eta 1.
jokatuek ere areago dirudite diskurtso arrunta (nahiz esapidea dotorea-edo
izan).

Uste dut ez dela komeni pertsona gramatikalak sartzea formularen barruan
aldagai modura, eta finko behar duela esapideak, eta, ahal dela, hizkera
arruntetik nolabait berezia. "Hizpide"arenaz gainera, beste aukera batzuk
bururatzen zaizkit:

"aipamenaren ordain(ez)"
"aipamenari erantzunez"

Uste dut horrela ez dela arazo "aipamena" aipatzea, ez baita zehazten zer
edo nor aipatzen den.

Hala ere, halakoetan, esapideari (autoritatez, arbitrarioki) "bedeinkazioa"
nork emango dion da kontua, eta hori...
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Kepa Diegez
Bidalia: asteazkena, 2006.eko martxoak 1 13:24
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "por alusiones"


Orain arteko irakurrita, nik neuk bi egoera ikusten ditut: bata, pertsona
aipatzea eta beste gaia. Beraz, honela erabil genezake?

1. Petsona aipatuta: hizpidera ekarri nauzu(e)nez, nautenez (gero) edo
aipatu nauzu(e)nez, nautenez (gero)?
2.Gaia aipatzea: Hizpideak ekarri duenez gero?




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago