Re: [itzul] ejercicio de autoridad inherente a los poderes públicos

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
As, Mar 7, 11:45:56, CET 2006


Kaixo:

"Autoridad inherente a los poderes públicos" hori, edo, zehazkiago,
"inherente" hori, esango nuke ez dela soilik "autoridad DE los poderes
públicos", "herri-agintariek BEREN agintea" esaldi horrek iradokitzen duen
bezala.

Horregatik, nik honela itzuliko nuke:

"Herri agintariei/botere publikoei BEREZ DAGOKIEN agintea erabiltzea
beharrezko(a) duten zerbitzu publikoak"

Bestalde, zuzenbideko eta, oro har, gure zibilizazioko oinarrizko
dikotomietako bat "publiko/pribatu" baldin bada, eta horrela irakasten bada
fakultateetan, eta ez "publiko/herri" gisa ("herri" hitza erabilera aldetik
ere arazo-sortzaileagoa da "publiko" baino, soilik sustantiboaren
ezkerraldean baitoa adiera horrekin), orduan, ez dut ulertzen zergatik
erabiltzen den, edo erabilarazi nahi den, "herri administrazio", "herri
aginte", "herri erakunde" eta abar. Badakit azken hau ez zela kontsultaren
gaia, baina... esateko gogoa neukan! ;-)

Xabier Aristegieta
----- Original Message ----- 
From: <z-nikolas a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, March 06, 2006 2:38 PM
Subject: RE: [itzul] ejercicio de autoridad inherente a los poderes públicos


Modu sinple batean,...ea balio dizun:

"Dena delako zerbitzu publikoan herri-agintariek beren agintea erabiltzen
dute edo ez dute erabiltzen"

"Herri-agintariek beren agintea erabiltzeko zerbitzu publikoa edo
herri-agintariek beren agintea erabiltzen ez duten zerbitzu publikoa"

Izan ondo. Zelai

-----Mensaje original-----
De: sara a bildua euskal.deusto.es [mailto:sara a bildua euskal.deusto.es]
Enviado el: lunes, 06 de marzo de 2006 12:37
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ejercicio de autoridad inherente a los poderes públicos


Eguerdi on:
Euskaratzen nabilen testu batean behin eta berriro esaten da zerbitzu
publikoak direla-eta "que implican/no implican el ejercicio de
autoridad inherente a los poderes públicos". Ez dut ondo ulertzen zer
den 'ejercicio de autoridad' eta, jakina, ez dakit zelan eman euskaraz.
Baten batek argituko balit...
Eskerrik asko aldez aurretik.
Sara Muniozguren
Deustuko Unibertsitatea




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago