RE: [itzul] ejercicio de autoridad inherente a los poderes públicos
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Mar 7, 13:20:47, CET 2006
Ez dut ukatuko zure proposamena literalagoa dela eta gainera guztiz zuzena.
Hala ere, -eta mota honetako gaiek beharko luketen azterketa sakonagoaren
zain- nik buruan nuena zera da: gaztelaniaz ulertzea zaila diren kontzeptuan
ahal den neurrian -eta uste baino gehiagotan egin daiteke- modu ulergarriago
batean adieraztea.
"servicios públicos que impliquen ejercicio de la autoridad" (esaterako,
herri-agintariek zigor-ahalmena erabiltzeko aukera dutelako) esamoldea, nik
dakidala, udal araubidearen oinarriak ezartzen dituen 7/1985 Legearen 85.
artikuluan agertzen da. Artikulu horretan zerbitzuen kudeatzeko eraz
jarduten da, eta bi modu azaltzen dira:
a)kudeaketa zuzena, edo bestela esanda, Administrazioak berak
kudeatzen duenean
b)Zeharkako kudeaketa, edo beste moduan esateko, Administrazioak
beste baten esku uzten duenean zerbitzuaren kudeaketa.
Bada, 85. artikulu horrek debekatzen du zeharkako kudeaketa, noiz
eta agintariek kudeaketa horretan agintea erabiltzea suposatzen duten
ahalmenak erabili behar badituzte. Baina zer da "agintea erabiltzea"? Nire
ustez, herritarrei jokabideren bat inposatu ahal izatea.
Kontua da, beraz, aukeratzen dugun esamoldeak goragoko hori
azaltzeko balio izatea. Alegia, herri-agintariek zerbitzu batzuen
kudeaketetan, agintaria izateagatik, herritarrei zenbait jokabide inposa
diezaieketela, eta beste zerbitzu batzuk kudeatzen dituztenean, ordea, ez.
Nik sinplifikatu nahi izan dut, egia da. Behar bada ez dut asmatu.
Zuek esan.
Nolanahi ere, berriro diot, honelako gaiek azterketa pausatuago bat
eskatzen dute.
Izan ondo. Zelai
-----Mensaje original-----
De: Xabier Aristegieta [mailto:xabiera a bildua parlamento-navarra.es]
Enviado el: martes, 07 de marzo de 2006 11:46
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ejercicio de autoridad inherente a los poderes públicos
Kaixo:
"Autoridad inherente a los poderes públicos" hori, edo, zehazkiago,
"inherente" hori, esango nuke ez dela soilik "autoridad DE los poderes
públicos", "herri-agintariek BEREN agintea" esaldi horrek iradokitzen duen
bezala.
Horregatik, nik honela itzuliko nuke:
"Herri agintariei/botere publikoei BEREZ DAGOKIEN agintea erabiltzea
beharrezko(a) duten zerbitzu publikoak"
Bestalde, zuzenbideko eta, oro har, gure zibilizazioko oinarrizko
dikotomietako bat "publiko/pribatu" baldin bada, eta horrela irakasten bada
fakultateetan, eta ez "publiko/herri" gisa ("herri" hitza erabilera aldetik
ere arazo-sortzaileagoa da "publiko" baino, soilik sustantiboaren
ezkerraldean baitoa adiera horrekin), orduan, ez dut ulertzen zergatik
erabiltzen den, edo erabilarazi nahi den, "herri administrazio", "herri
aginte", "herri erakunde" eta abar. Badakit azken hau ez zela kontsultaren
gaia, baina... esateko gogoa neukan! ;-)
Xabier Aristegieta
----- Original Message -----
From: <z-nikolas a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, March 06, 2006 2:38 PM
Subject: RE: [itzul] ejercicio de autoridad inherente a los poderes públicos
Modu sinple batean,...ea balio dizun:
"Dena delako zerbitzu publikoan herri-agintariek beren agintea erabiltzen
dute edo ez dute erabiltzen"
"Herri-agintariek beren agintea erabiltzeko zerbitzu publikoa edo
herri-agintariek beren agintea erabiltzen ez duten zerbitzu publikoa"
Izan ondo. Zelai
-----Mensaje original-----
De: sara a bildua euskal.deusto.es [mailto:sara a bildua euskal.deusto.es] Enviado el: lunes,
06 de marzo de 2006 12:37
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ejercicio de autoridad inherente a los poderes públicos
Eguerdi on:
Euskaratzen nabilen testu batean behin eta berriro esaten da zerbitzu
publikoak direla-eta "que implican/no implican el ejercicio de autoridad
inherente a los poderes públicos". Ez dut ondo ulertzen zer den 'ejercicio
de autoridad' eta, jakina, ez dakit zelan eman euskaraz. Baten batek
argituko balit... Eskerrik asko aldez aurretik. Sara Muniozguren Deustuko
Unibertsitatea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago